MIKROIPUINAK



"Bazen behin, urrutiko mendi batean bizi zen zuhaitza.
Zuhaitz horrek hamaika zuhaitz zituen lagun, baina lagun berezia ere bazeukan, goroldioa.
Goroldioa beti Iparralderantz begira zegoen, pentsatzen baitzuen goroldioak Iparraldean bizi zirela eta egunen batean etorriko zirela bere bila.
Egun batean, zuhaitzak goroldioa aurkitu zuen harkaitz batean negar egiten:
- Zergatik zaude hain triste? - Galdetu zion zuhaitzak.
- Hemen daramatzat urteak Gabonak inorekin ospatu gabe, eta etsita nago itxaroteaz - erantzun zion goroldioak.
- Ez larritu! Nahi baduzu, gurekin gera zaitezke, eta Gabonak gurekin igaro.
- Iufa! Pozaren pozez joango naiz zuekin!
Eta horrela, goroldioa zuhaitzaren enborrean bizi izan zen, eta ez zuen sekula bakarrik egon."
Iñigo

BASOAN GALDUTA
Hainbat egun jarraituetan zehar euria egiten ari izan zen. Baina goiz hartan zerua urdin-urdin zegoen. Egun egokia zen perritxiko eta onddoak hartzeko. Perretxikoak eta onddoak asko gustatzen bazaizkit ere, basora joaten naiz, batez ere, deskonektatzera.

Horrenbestez, arrapaladan irten nintzen baserritik etabasoaren sakontasunean sartu nintzen. Hainbeste onddo aurkitu nituen, non galdu bainintzen. Ai ene! Zer egin nezakeen? Mugikorra ahaztu zitzaidan baserrian. Oso urduri nengoen eta ezin nuen pentsatu. Lasaitzeko, lizar baten itzalaren azpian eseri nintzen.

Momentu hartan ohartu nintzen: goroldioa. Bai, nola ez, goroldioak zeukan konponketa. Goroldioa beti Iparrerantz hasten da. Ederto! Nire baserria Iparrean zegoen. Salbu nengoen. Gero esango dute natura-dokumentalek ez dutela ezertarako balio.

Alberto

Ez izan alferra.Goazen goroldio bila!Hitz hauek esnarazi naute,gaur ere,urtero bezala.Munduko altxorrik baligarrienetarikoren baten bila joango bagina bezala,intentsitate handiz!

Baserriko eskailerak hain bizkor jaisten nituen,non zaila egiten zitzaidan ez erortzea.Gabonetako egun magiko hauetan,begiradak piztuta,ilusioz gainezka, zati berde eta heze hura hartzeko prest geunden.

Bidean,aititeren historien txoratzen ninduten,nola lortu zuen amonarekin ezkontzea,nahiz eta hamaika ezkongai izan!

Eta gero,baserrira bueltatzean,amona gure zain,jaiotza jartzeko.Ahaztezina!

Diote aldi joana ez dela itzultzen,alabaina gaur zure hitzak nire burura itzuli dira.Gaur,ordea,itxaroten nauena Iker da,irrikaz.

Virginia

Bazen behin, zuhaitz bat bere bizitzan mendiz mendi ibiltzen ari zena. Mendi guztietan ez zuen lortu lagunik egitea.
Horregatik, aukeratutako azken mendian geratu zen, bizitzeko. Berak pentsatu zuen zerbait arraroa zeukala, zuhaitz guztiak marroiak ziren.; bera, ordea, berdea zen eta ez zekien zergatik. Berdea bazen ere, oso ondo sentitzen zen, bere itxurarekin; besteekin ez egoteko, amorrua zeukan. Egun batean, esnatzean, onddoak bere ondoan zeuden eta esan zioten: Ze goroldio polita daukazun! Orain, zurekin bizi nahi genuke betiko.
Bukatzeko, zuhaitza konturatu zen azken aukera ezinhobea izan zela eta bera besteak bezalakoa zela.
Andrea

Zekor galdu batek bere amak esan ziona gogoratu zuen, etxeko bidea aurkitu nahian zegoenean: `Gure etxea aurkituko baduzu jarrai ezazu ibaiak dakarren ura bokalera arte´.
Baina, hankak nekatuta zeuzkan, eta bere inguruari begirada emanez, konponbide bat aurkitu zuen. Bi adar hartu eta goroldioa ipini zion gainean; ondoren, uretara bota eta bere asmakizun gainean jarri zen salto batez.
Hori bai ideia ona! `Goroldio leunaren gainen atseden har dezaket, urak nire etxera naraman bitartean´pentsatu zuen.
Aitor

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina