2016-12-23

MATRIKULA ZABALIK!!!!


Gabonetan Portuko Xaribari euskaltegia zabalik egongo da. Animatu eta eman izena.
Trinkoak, Egunero bi ordi, Astean bitan, larunbatetan, ....

Bulego ordutegia: 10:00-13:00.





2016-11-30

SANTURTZIKO EUSKAL ASTEA

Santurtzin asteon EUSKARA ASTEA ospatzen ari gara. Adin guztietarako ekitaldiak ditugu, euskaraz elkarrekin bizitzeko.

2016-11-23

KORRIKA ARROPA EUSKALTEGIETAN!!!

Badator 20. korrika!!! Eta berarekin batera Korrika arropa heldu zaigu Euskaltegietara. Polita baino politagoa!!! Zuk ez daukazu jada Korrika elastikorik, ez itxaron azken mementura arte eta erosi zurea.



Begira zein polit dauden gure irakasleak!!!!



Zerbait nahi baduzue Portu edo Santurtziko Euskaltegietatik pasatu.

2016-11-09

20. KORRIKA BADATOR!!!!!!




AEK-k antolatuta, 2017ko martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an amaituko da, BATZUK lelopean: hizkuntza, kultura eta mundu BATZUK irudikatu nahi dituzte. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute 20. edizioaren omenaldia.
Korrikaren 20. edizioa aurkeztu dute AEK eta Korrikaren arduradunek Donostiako San Telmo museoan. Datorren urteko martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da Korrika, eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean, eskuz esku joaten den lekukoaren barruko mezua irakurri ondoren. San Telmon bertan gordetzen da Korrikaren jatorrizko lekukoa, Remigio Mendiburuk sortutakoa.
Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren arduradunak gidatu dute ekitaldia, eta bertan zeuden AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak ere. Mugikak esan du “aurreko Korrika amaitu zenetik euskaraz bizitzeko hautua irmoago dagoela euskal gizartean”. Bere esanetan, euskararen normalizaziorako ezinbestekoa da helduen espazioek ere euskaraz funtzionatzea: “Horretan da AEKren urteotako zeregin nagusia”. “Dena den, oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez nahikoak dira”, adierazi du Mugikak.
Bat baino gehiago
Batzuk izango da Korrikaren leloa, hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian. ‘Bat’ eta ‘zuk’ hitzen arteko jolasa da, herritarrak euskarara gonbidatzeko: “Hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren aldeko jaira”. Asier Amondok azaldu du leloa: “Hizkuntza, Kultura, Mundu ‘BAT’ sendotzeko bidean, ‘ZUK’ ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz”.
Korrikaren sortzaileak omenduko dituzte 20. edizioan. 1980. urtean jarri zen abian lehendabiziko Korrika eta, geroztik, “euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia bihurtu da”, Amondoren hitzetan. Korrikak batu egiten duen ekimena dela nabarmendu du, eta irudi koloretsua erabiliko dute 20. edizioan, hori islatu nahian.

 https://youtu.be/ivjV48sJGNw


2016-09-07

AEK %100 AFEKTIBOA


Kaixo, lagun!

Zer moduz pasa duzu uda? Praktikatu duzu euskara etxekoekin nahiz lagunekin? Ikasitakoa praktikan jarrita, pozik egongo zara, dudarik ez! AEK, % 100 afektiboa.
Urtero bezala, euskara irakasteko modu afektiboa aurkituko duzu. Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta, lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan- egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea... hau da, euskara ikasteko modu efektiboa aurkituko duzu. AEKn, zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, on-line ikastaroak, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, maila ofizialak, AIZU! Aldizkaria...

Zuretzat nahiz zure inguruan euskara ikasi nahi duen ororentzat.

Laster arte, hasi da-eta izena emateko garaia.

2016-09-05

MATRIKULAZIO KANPAINA HASI DA!!!!!



%100 AFEKTIBOA.
Horrelakoa da AEKn eskaintzen dugun irakaskuntza. Matrikula zabalik dago, etorri Portugalete eta Santurtziko euskaltegietara informazio bila, edo sakatu hemen gure eskaintzaren berri izateko.

2016-05-10

AURREMATRIKULA ZABALIK!!!!





Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron!

Izena orain emanez gero, hainbat abantaila izango dituzu:

  • % 5eko deskontua matrikularen prezioan
  • Ordainketa malguagoa, beste epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Aurrematrikularen prezioa
(lehenengo ordainketa):

  • 120 euro 240 ordutik gorako ikastaroetan
  • 100 euro 120-240 ordu bitarteko ikastaroetan

Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen % 100 itzuliko dizugu, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero.
Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko zaizkizu.


Izena emateko epea:
ekainaren 19ra arte,

Si tienes intención de aprender euskera el curso que viene, ¡no esperes más!

Matricúlate ahora y obtendrás las siguientes ventajas:

  • 5 % de descuento en el precio de la matrícula
  • Un plazo más de pago sin intereses
  • Preferencia a la hora de formar grupos


Precio de la prematrícula
(primer pago) :

  • 120 euros en cursos de más de 240 horas
  • 100 euros en cursos de entre 120 y 240 horas

Si decides no hacer el curso, te devolveremos el 100 % de la prematrícula, siempre y cuando nos lo comuniques antes del 26 de septiembre.
A partir de esa fecha, se aplicarán las condiciones habituales de devolución.


Plazo para la prematrícula:
hasta el 19 de junio
 

Xaribari eta Santurtziko AEKn













2016-04-20

Azterketak euskaltegian

Dakizuenez Habe azterketak hor ditugu, eta urtero bezala Irakurmena eta Entzumena Euskaltegian egingo ditugu. Hain zuzen ere, Portugaleteko Xaribari euskaltegian.

Datak eta orduak jarraian daukazuen koadroetan agertzen dira, izena eman nahi baduzu euskaltegira deitu.


ENTZUMEN ETA IRAKURMEN PROBAK B2+C1



MAIATZAK 6 (ostirala)
Maiatzak 7
(larunbata)
2 MAILA
11:30
11:30
3 MAILA
09:30
09:30



IDAZMEN PROBAK B1


EKAINAK 13 (astelehena)
Ekainak 14
(asteartea)
18:30
10:00


2016-04-07

HABE AZTERKETEN MATRIKULA EPEA ZABALIK


ADI !!!! Gaur hasi da HABE AZTERKETEN MATRIKULA EPEA. Ez utzi azken egunerako eta laguntzarik behar baduzue irakasleari galdetu edo bulegoetatik pasa zaitezkete. 

NOIZ: Apirilaren 7tik 14ra

NON: Habe web orrian, ikaslearen sarbidean (http://www.habe.euskadi.eus)

Pasahitza eta erabiltzailea: NA zenbakia letrarik gabe

 Azterketen baldintzak, datak,.... jakin nahi badituzu egin klik hemen: http://www.habe.euskadi.eus/informazioa/euskarazko-komunikagaitasun-mailak-egiaztatzeko-ohiko-deialdiak/s23-4728/eu/

 

ANIMO!!!!