2015-06-30

Laguna euskaltegira ekartzeak saria dauka



Zuk euskara praktikoa, norekin? ekimenaren bidez, 15/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-k ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. Funtzionamendua oso erreza da!
AEK-ko ikaslea zara? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegi HAU beteta. Nahi beste aldiz bete dezakezue. Lagun ezberdinak proposatuta, jakina!
Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko, eta zorte on!
Jasotzen ditugun izen guztien artean 15/16 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak% 50eko beherapena izango du 15/16 ikasturteko matrikulan. Proposamenak irailaren 23a arte jasoko dira eta saridunaren berri irailaren 28an emango dugu.
Animatu lagunak, senideak, lankideak... euskaltegira matrikulatzera eta euskara praktikoa ikastera/lantzera!!