2015-12-11

IKASTARO TRINKOAK ETA AUTOIKASKUNTZA

Urtea bukatzear dago eta urtarrilean ikastaro trinko berriak  izango ditugu.

Ez galdu aukera!!!!!!!


Autoikaskuntza egin nahi duzu? Otsailean ikastaro berriak hasiko dira. Izena eman!!!!

2015-11-18

EUSKARAREN ASTEKO EGITARAUA


SANTURTZIKO EUSKARA ASTEA

Santurtziko Euskara Astea aurkeztu zen atzo Santurtziko Dorretxean. Azoaren 28tik abenduaren 3ra hainbat ekitaldi izango ditugu herrian.

Anima zaitez eta parte hartu!!!!

2015-09-03

EUSKARA PRAKTIKOA. EMAN IZENA !!

Kaixo, euskahaldun!

Praktikatu duzu udan? Esan duzu nahi zenuen guztia? Ulertu duzu nahi zenuen guztia? AEKn gatoz
ideia horixe bera eskaintzera: euskara praktikoa ikasi, eta aukera izango duzu nahi duzun guztia esateko eta ulertzeko.
AEK: euskara praktikoa. Zuk  ondo dakizunez, AEK-k euskara ikasteko metodo eraginkorra eskaintzen du: eguneroko egoeretara lotuta.
 

Urtero bezala, zure beharrei egokituriko eskaintza aurkituko duzu AEK-n: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, on-line ikastaroak, barnetegiak, taldeentzako ikastaroak, maila ofizialak, mintzapraktikarako taldeak...

Zuretzat nahiz zure inguruan euskara ikasi nahi duen edonorentzat. Gainera, aurten ideia berri baten bidez, aukera duzu nahi duzun jendea euskaltegian izena ematera gonbidatzeko. Sari bikoitza lor dezakezue biok: matrikulan beherapenak, eta zuen harremana euskaraz jartzeko bultzada bikaina.



Izena emateko etorri Santurtzi edo Portugaleteko Xaribari Aek Euskaltegietara edo gurekin harremanetan jarri.




Laster arte, izena emateko garaia hasi da eta.

2015-06-30

Laguna euskaltegira ekartzeak saria dauka



Zuk euskara praktikoa, norekin? ekimenaren bidez, 15/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-k ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. Funtzionamendua oso erreza da!
AEK-ko ikaslea zara? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegi HAU beteta. Nahi beste aldiz bete dezakezue. Lagun ezberdinak proposatuta, jakina!
Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko, eta zorte on!
Jasotzen ditugun izen guztien artean 15/16 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak% 50eko beherapena izango du 15/16 ikasturteko matrikulan. Proposamenak irailaren 23a arte jasoko dira eta saridunaren berri irailaren 28an emango dugu.
Animatu lagunak, senideak, lankideak... euskaltegira matrikulatzera eta euskara praktikoa ikastera/lantzera!!




2015-06-03

HURRENGO IKASTURTEKO AURREMATRIKULA PREST!!!!!!


2015/16 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!
Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
  • %5eko deskontua 15-16 ikasturteko matrikularen prezioan
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
  • 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
  • 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Irailaren 29tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.
Izen emateak eta informazioa:
XARIBARI AEK
Cristobal Mello 8 (udaltzaingoaren ondoan)
94.493.82.84 – 607.62.51.89

Fleming doktorea 17 (mahastiak eskola aurrean)
94.493.80.71 – 607.515.720


Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 19a baino lehen; eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!



Si tu intención es aprender euskara el próximo curso, no esperes, matricúlate antes del 19 de junio y aprovéchate de las siguientes ventajas:
  • Un 5% de descuento en el precio de la matrícula del curso 15-16
  • Un plazo más de pago sin intereses
  • Preferencia a la hora de formar los grupos
El precio de la prematrícula (primer pago) es el siguiente: 120€ (en cursos de más de 240 horas) y 100€ (en cursos de entre 240 y 120 horas)
Si decides darte de baja te devolveremos el 100% de la prematrícula si nos lo comunicas antes del 26 de septiembre. A partir del 29 de septiembre se aplicarán las condiciones habituales de devolución.
Prematrícula e información:
XARIBARI AEK
Cristobal Mello 8 (udaltzaingoaren ondoan)
94.493.82.84 – 607.62.51.89

Fleming doktorea 17 (mahastiak eskola aurrean)
94.493.80.71 – 607.515.720




2015-05-18

EUSKARA KLASEAK EKAINEAN



Maiatza bukatzear dago eta honekin batera eskolak institutuan amaituko dira. Ondorioz, ekainean euskara ikasteko aukera paregabea daukazue. Hona hemen Xaribari Aek Euskaltegiak duen eskaintza.


http://xaribariaek.blogspot.com.es/p/bulego-ordutegia.html

EKAINAREN 3tik 30era
Goizeko 09:00etatik 13:30era
90 ordu. 153 €

B1 (OINARRIZKOA)
B2 (GOI MAILA) eta C1 (EGA)

Zure euskara mailaren ezagutza hobetu eta
HABE azterketetan egiaztatzeko.
Titulu homologatu eta ofiziala eskuratzeko.
Unibertsitaterako kredituak lortzeko.

Udal bekak / HABE dirulaguntzak


Eman izena EKAINAREN 2a baino lehen






XARIBARI AEK
Cristobal Mello 8 (udaltzaingoaren ondoan)
94.493.82.84 – 607.62.51.89

Fleming doktorea 17 (mahastiak eskola aurrean)
94.493.80.71 – 607.515.720


Animatu eta etorri guregana!!!! 

2015-05-12

HABE AZTERKETAK.

Larunbatean BECen idazmena neurtzeko azterketa egongo da. Hauek dira ordutegiak.

        AZTERKETA IDATZIAK

            MAIATZAK 16 - BECen

MAILA
ORDUA
B1
16:00
B2
09:00
C1
11:30


OHARRAK: 15 minutu lehenago egon beharko duzue.
Nortasun Agiria eramatea ezinbestekoa izango da.
Azterketa boligrafoz idatzi beharko duzue.
Aztertokia guneka antolatuta egongo da. Zuen gunea zein den jakiteko www.habe.euskadi.eusen Ikaslearen sarbidean sartu.

Onartutakoen zerrenda, entzumen eta irakurmen emaitzekin batera maiatzaren 13an

2015-04-30

HABE ENTZUMEN ETA IRAKURMEN AZTERKETAK!!!

Maiatza heldu da eta honekin batera HABEk antolatzen dituen azterketak.
dakizuenez entzumen eta irakurmen probak Euskaltegian egiten dira. 
Hona hemen egutegia:



OSTIRALA 8
LARUNBATA 9
B1
9:30
9:30
B2
11:30
11:30
C1
9:30
9:30

Gogoratu, hau gaindituz gero, maiatzaren 16an BECen izango dela idazlan proba.

2015-01-26

ETORRI GUREKIN TXOTX EGITERA

Heldu da Sagordotegi garaia, eta urtero bezala Hernanira joango gara. Urtarrilaren 31an arratsaldeko 5etan Santurtzitik eta Portugaletetik atarako gara.
Animatu eta euskaltegian eman izena.